Bisitak

jueves, 1 de diciembre de 2011

Acero puro




Generoa: Zientzia fikziozkoa
Nazionalitatea: USA/ Amerikako Estatu Batuak
Urtea: 2011
Zuzendaria: Shawn Levy
Gidoia: John Gatins, Les Bohem eta Dan Gilroy
Aktore-zerrenda: Hugh Jackman, Kevin Durand, Evangeline Lilly, Anthony Mackie, Hope Davis, Phil LaMarr, Dakota Goyo, James Rebhorn, Olga Fonda, Karl Yune, David Alan Basche, Jahnel Curfiman, Richard Goteri, Robert Herrick eta Ricky Wayn.

 Laburpena: Etorkizun batean boxeoa teknologiako kirol bihurtuko dela da gai nagusia. Charlie Kenton (Hugh Jackman) arrakastarik gabeko boxeadore bat izan zen, titulo bat irabazateko aukera galdu zuen 900kg eta 2.50m robotek ringarekin egin zirenean. Orain Charlie robotak fabrikatzen bizi da eta beraiekin borrokatzen du bigarren ilarako konbatetan. Charlie porrot egin eta gero Max (Dakota Goyo), aurkitutako bere semea, lankide bezala hartzen du. Elkarrekin lehiaketarako robot berri bat sortu eta prestatuko dute. Ringean listoia oso altua dago eta edozer balio du irabazle ateratzeko. Baina Max eta Charlie azken saiakera bat izango dute garaipena lortzeko.

Hemen behean film honen trailerra ikusi dezakezue, espero dut zuen guztokoa izatea.


Kritikak: 
  • Film hau familiarako egoikia dirudi eta interesgarria izan daiteke adin guztietako ikusleentzako.
  •  Hoberen deskribatzen duen hitza entretenimendua da. Acero puro filma entretenimenduz beterik dago, istorio on bat gioi hobeago batekin eta aktore bikainak zuzendari trebe batekin. Eta efektu bereziak ez dira atzean geratzen, oso onak baitira.
  • Hoberena: amaierako lehiaketa edo konbatea Atom eta Zeus artean.
  • Txarrena: pixka bat kostatzen zaio hastea.

No hay comentarios:

Publicar un comentario